Orain arte, hiru bisita ezberdin egin dituzte Juncal eliza, Oiasso museoa eta Urdanibia eta udaletxe ingurutik.
Oiasso Museoa bisita gidatuen bigarren geltokia da.
Hilaren 8an eman zioten hasiera udako turismo eskaintzari. Datozen asteetan, Irungo eliza, plaza eta leku esanguratsuenak bisitatzeko aukera dago, abuztuaren 30era bitarte, asteazkenero 11:00etan eta larunbatero 10:30ean.
Orain arte, hiru bisita ezberdin egin dituzte Juncal eliza, Oiasso museoa eta Urdanibia eta udaletxe ingurutik. Guztira, 21 pertsonek hartu dute parte bisita gidatuetan.
Bisita gidatuetan izena emateko Luis Mariano Turismo Bulegoan edota
Bidasoa Turismo-aren web orrialdean informazio guztia eskuragarri dago.