Irungo San Martzial kalean, doako aparkaleku berri bat ipiniko dute Udaletik.
San Martzial kalean kokatu dute aparkaleku berria.
Irungo San Martzial kalean, doako aparkaleku berri bat ipiniko dute Udaletik. Gehienez hamabost minutuz kotxea, motoa edota karga eta deskargak egiteko ibilgailuak bertan uzteko aukera izango dute irundarrek. Aparkaleku berria San Martzial kalea berrurbanizatzeko prozesuaren barruan kokatu dute.
Irungo bizilagunen iradokizunetatik dator aparkaleku espresaren kokapena. Kaleko beste aparkalekuak kendu arren, gestio azkarrak egiteko parking aproposa jarri dute. Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edonolako kudeaketak egiteko bideratu dute bereziki aparkaleku berria.
Nahiz eta doakoa izan, TAOko hamabost minutuko tiket berezi batzuk jarriko dituzte irundarren eskuetan. Udalak aurreikusi duen bezala, datorren astelehenerako, hilak 17, martxan izango dute aparkalekua.