Gaurtik igandera bitarte, Dies Oiassonis jaialdiak Irungo kale eta plaza esanguratsuenak beteko ditu.
Oiasso Museo ingurua erromatarren garaiz apaindu dute.
Irun, dagoeneko,
antzinako Oiassora itzuli da. Gaurtik igandera bitarte, Dies Oiassonis jaialdiak Irungo kale eta plaza esanguratsuenak beteko ditu. 2.000 urte atzera egin du hiriak, garaiko bizitza eta kultura ezagutzeko. Asteburu osoan zehar, hamaika antzerki, zirku eta gastronomia ekitaldi ezberdin antolatu dituzte, iraganera jauzia egiteko.
Gaur, 17:00etatik 20:30etara, berreraikitzeak, azoka, tailerrak eta jokoak eskainiko dituzte Oiasso Erromatarren Museo inguruan. 19:00etan, Taller nivum eta
La Odisea: eszenatoki benetakoak ala mitologikoak hitzaldia egin dute. Ondoren, Irungo txikientzako kuttuna den zirku erromatarra egingo dute San Juan plazan. 21:00etan erromatarren afariaren txanda iritsiko da eta 22:30ean, La Odisea antzerkia eskainiko dute.
Bihar eta etzirako, beste ekitaldi ugari prestatu dituzte, zortzigarrenez, Irungo hiritarrek antzinako erromatarren garaira bidaiatzen jarraitu dezaten.