Adiskidetuak elkartearen ekimenez, jatorri anitzeko haur irundarrek udaletxea eta udalaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute.
Haurrak, udaletxeko areto nagusian.
Adiskidetuak elkartearen ekimenez, jatorri anitzeko haur irundarrek udaletxea bisitatu dute gaur goizean. Herriko etxea ezagutu dute, eta bertako areto nagusian, zinegotzien eserlekuetan tokia hartzeko aukera izan dute.
Sergio Corchon Gizarte Ongizate zinegotziak egin die harrera haurrei. Azalpenak eman dizkie udaletxearen gainean, areto bakoitza zer den, zertarako erabiltzen den, eta bestelakoak. Haurrek, adi-adi jaso dituzte azalpenak. “Adiskidetuak-en udako jarduera hau ederra da. Horrela hiria eta udaletxea ezagutzeko aukera dute haur horiek”, esan du Corchonek.