Uztailetik urrira bitarte, Irungo haurrei zuzendutako Girabira egitasmoa egingo dute.
Girabiraren barruko saio bat.
Uztailetik urrira bitarte, hirugarren urtez, Girabira egitasmoa egingo dute Irunen. Musika, tailerrak eta piknik saioak Irungo parkeetara eramango dituzte, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak taldeek antolatuta.
Irungo Udaleko Kultur sailak jakinarazi duenez, uztailaren 29tik aurrera, lau jardunaldi nagusi egingo dituzte. 2015etik urtero errepikatu duten egitasmoa hiriko leku esanguratsu ezberdinetara eramango ditu haur eta familientzako ekitaldiak. Lehenengo saioa, hilaren 29an, Soroxartako parkean egingo duten zirku saioa izango da. Hurrengo jardunaldian, abuztuaren 18an, Alai Txoko parkean zinea protagonista izango den saioa egingo dute. Irailaren 17a, Gain Gaineaneko parkean, antzerki eguna izango da. Azkenik, urrian, Mendibilgo parkeak Txikimusika formatuko amaiera emango diote aurtengo Girabirari.