Alzukaitz eta Artiga Ibilbideen arteko Artiako zubi inguruan biribilgune berri baten obretarako erredakzio prozesua martxan jarri dute Udaletik.
Artia inguruko zubia.
Alzukaitz eta Artiga Ibilbideen arteko Artiako zubi inguruan biribilgune berri baten obretarako erredakzio prozesua martxan jarri dute. Irungo Udalaren 2017ko aurrekontu parte hartzaileen barruan sartu dute proiektua.
Cristina Laborda Udaleko ordezkariak aipatu duen bezala, “inguruko trafiko beharrak asetzeko” baliagarriak izango dira obrak, “azken bileretan bertako bizilagunek eskatu bezala”. Gainera, 2017ko aurrekontu parte hartzaileen barruan ere, Letxunborroko etorbideko bidegorria, Mendibil parkearen errehabilitazioa edota Olaketa parkeko estalkiaren proiektuak daudela nabarmendu nahi izan dute Udalatik.