Zumaiatik irteteko unean gaur 07:00etan. Hondarribira bihar helduko da 18:00etan Paxkal Elgart.
Euskal kostaldea igerian egingo du Paxkal Elgart amizkutarrak. Helburua, euskal presoen alde egitea da, haiekiko elkartasuna bultzatzea, eta bildutako dirua presoen alde lan egiten duten kolektiboei emango die. Ez da erronka makala, 25 eta 30 kilometro artean egiten ari da igerian egunero Elgart, hamar eta hamabi ordu tartean igerian pasa den larunbatetik, eta ostiralean amaituko du Ekimena izena jarri dion iniziatiba. 180 kilometro egingo ditu orotara itsasotik.
Zazpi etapatan banatu du erronka: Getxo, Bakio, Lekeitio, Zumaia, Donostia, Hondarribia, Miarritze eta Baiona lotuko dituztenak. Gaur, esaterako, 07:00etan abiatu da Zumaiatik eta Donostia izango du helmuga. Bertako portuan harrera egingo diote 18:00etan. Bihar, berriz, Donostiatik abiatuta Hondarribira helduko da Elgart, Pasaiatik igarota. 18:00etan helduko da, baina oraindik ez dago zehaztuta zein puntura. Bidaia ez da bakarrik egiten ari, ondoan kayakean du laguna, eta hainbat herritan txalupak batu zaizkio elkartasuna adierazteko eta bidaide izateko.
Iniziatiba hasi aurretik argi mintzatu zen euskal itsasertza igerian zeharkatzen ari den amizkutarra, “presoekiko elkartasuna bultzatu nahi dut erronkaren bidez”.
Jurgi Ekizak, Amets Arzallusen bertsoetan oinarrituta Presondegia, itsaso zakar bat kanta egin du Ekimena iniziatibaren alde.
[Argazkiak eta bideoa: Eki Pagoaga eta Beñat Ibaieta]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.