Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Udarako lehen bandera irabazi du Hondarribiak, Oriok bigarrena

Larunbatean Ama Guadalupekoa gailendu zen Orioko XXVII. Estropadetan eta etxera ekarri zuen V. Orioko Kanpina Bandera. Ligan bigarren jarri dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/07/10
Hondarribia Arraun

Hiru estropada behar izan ditu Hondarribiak ligako lehen bandera eskuratzeko

Bi igandetan bi bandera irabazita, Hondarribia eta Urdaibairekin lehiatzeko moduan dagoela erakutsi du Eusko Label Ligako hasieran Orioko traineruak. Oriotarren bigarren garaipena utzi du asteburuak, eta Hondarribia Arraun Elkartearen lehenengoa. Urdaibaik bigarren egin du bi estropadetan eta sailkapeneko buru jarraitzen du. Liga, erregularrenak irabazten du eta, momentuz, Bermeok hartu du aurrea, baina bi puntura du Ama Guadalupekoa eta hirura Orioko Mirotza. Laugarrena, Kaiku, hamar puntu galduta dagoenez, hasieran behintzat oilategian hiru oilar daudela dirudi. Larunbatean hondarribiarrak gailendu ziren Orioko XXVII. Estropadetan eta etxera ekarri zuen V. Orioko Kanpina Bandera —19:31,76 irabazlearen denbora—. Bermeori hiru segundo eta erdi atera zizkioten berdeek. Lehen ziabogara aurretik iritsi zen Ama Guadalupekoa eta hurrengo hiru luzeetan tarteari eutsi zioten, dena emanda hori bai; bigarren maniobra hiru segundo atzetik egin zuten bizkaitarrek, eta hirugarren ziabogaren tartea bi segundokoa baino ez zen izan hondarribiarren alde. Zierbenak eman zen ezustekoa, hirugarren iritsi ziren helmugara, laugarren Kaiku, eta etxekoak, Orio bosgarren. Igandean, Donostian, etxean egin ez zuena egin zuen Oriok, estropada gogor eta luze batean nagusitu ziren —21:00,84 izan zen oriotarren denbora—. Bigarren txandan lehiatu ziren oriotarrak baina ezin da esan hori abantaila izan zenik, Sestaon irabazi zutenean onenekin batera egin zutelako arrauna. Donostian estropada bikaina egin zuen Oriok, eta horri esker lortu dute bigarren garaipena. Irabazi ez dituzten beste bi estropadetan ez dira oso fin ibili, eta hori horrela, sailkapeneko hirugarren postuan daude, baina Hondarribitik puntu bakarrera. Pasaitarren arteko berdinketa Oarsoaldeko traineruei dagokionez, pasaitarren arteko parekotasuna utzi digu asteburuak. Maila eusteko helburuari begira, San Pedrok puntu asko pilatu ditu, Orion seigarren eta Donostian zazpigarren sailkatuta. San Juanek ez zuen bere egunik onena eduki larunbatean, eta bakarrik Astillerok baino hobe bogatu zuen; atzo, ordea, bosgarren postuan bukatu zuten sanjuandarrek, eta asteburua salbatzeko balio izan dio Donostiakoak. Sailkapen nagusian 22 punturekin daude Pasaiako bi klubak, zazpigarren San Juan, zortzigarren San Pedro, eta puntu kopuru berberarekin dago Zierbena; bosgarrena bi puntura dute. Larunbatean a Coruñan bigarren tandan aterako dira pasaitarrak, baina Cabok eta Aresek euren uretan bogatu dute. Galizian beti meigak hartu behar dira kontuan.

Sailkapen nagusia

  1. Urdaibai. 44 puntu.
  2. Hondarribia. 42 puntu.
  3. Orio. 41 puntu.
  4. Kaiku. 34 puntu.
  5. Ondarroa. 24 puntu.
  6. Tiran. 23 puntu.
  7. San Juan. 22 puntu.
  8. San Pedro. 22 puntu.
  9. Zierbena. 22 puntu.
  10. Cabo. 18 puntu.
  11. Ares. 16 puntu.
  12. Astillero. 4 puntu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.