Atzotik bihar bitarte, Hondarribiako kirol kaian, Itsas Market azoka egiten ari dira.

Produktu mordoa erosteko aukera dago bihar bitarte.
Atzotik bihar bitarte, Hondarribiako kirol kaian,
Itsas Market azoka egiten ari dira. Euskadiko Kirol Portuak eta Brandari proiektuen elkarlaneko fruitua itsasotik gertu eraman dute. Azokak, helburu bezala, itsasoari lotutako aisialdi jasangarria,artea, tokiko kontsumoa eta genero berdintasuna sustatzea du. Horretarako, hamaika postu ipini dituzte, bertako milaka produkturekin.
Gaur, 11:00etan zabaldu dituzte azokaren ateak. 12:00etan, eskulan tailerra egin dute. 18:00etan berriz ere,
Itsasoko hondakinak birziklatzen tailerraz gozatzeko aukera izan dute hondarribiarrek. 20:00etan, Stil River taldeak musika saioa eskainiko du. Ondorengoa da, biharko egitaraua:
Hilak 9, igandea
- 11.00etan, Itsas Market hasiera.
- 12.00etan, aurpegi margoketa: Itsas pertsonaiak.
- 18.00etan, eskulan tailerra: Irlatxoa.
- 18.00etatik 21.00etara, Bör Bör Irrati DJ saioa.