Gaur goizean, Xabier Iridoy Hirigintza eta Etxebizitza arloko ordezkariak, Oinaurren egingo dituzten gazteentzako etxebizitzen proiektu berria aurkeztu du.
Oinaurreko etxebizitza berriek izango duten itxura.
Gaur goizean, Xabier Iridoy Hirigintza eta Etxebizitza arloko ordezkariak, Oinaurren egingo dituzten gazteentzako etxebizitzen proiektu berria aurkeztu du.
Duela bi urte hasi ziren Udaletik proiektua prestatzen. 2016ko azaroan, Irunvi enpresak Oinaurreko lursail batean proiektua aukeratzeko lehiaketa martxan jarri zuen. Martxoan proiektuaren erredakzio kontratua esleitu zuen Irunvik. Hala ere, etxebizitza kopurua handiagotzeko helburuarekin, Iridoyk “oinarrizko proiektuak apartamendu kopurua 28tik 34ra areagotuko” duela aipatu du. Aldaketa horiek, eraikinaren profilari dagozkion akatsak zuzenduko ditu, eraikigarritasuna 1.944 metro koadro izatetik 2.330 metro koadro izatera pasatuz. Obrekin hasteko, bi aukera aztertuko dituzte: subentzioa edo hitzarmena. Alokairuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da.
Etorkizuneko etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko, 35 urtetik beherakoek, eskera egin beharko dute. Alokairua, gehienez, bost urtekoa izango da, errotazioa bultzatuz. Guztira, 34 apartamendu eta 40-45 metro koadroko azalera izango dutela aurreikusten dute. 30 etxebizitza logela bakarrekoak izango dira, bik bi logela izango dituzte eta beste biek egokitutako etxebizitzak izango dira (56 metro koadrokoak). Eraikinak, kotxeentzako 26 eta motoentzako 8 aparkaleku izango ditu.