Ia alderdi guztiak, alarde baztertzaileari harrera egiten
EH Bilduko ordezkariak kenduta, udalean ordezkaritza duten beste alderdietako kideek alarde baztertzaileari egin diote harrera udaletxean.
Zaharrak berri. Alarde Tradizionalari harrera egiten udalbatzan ordezkaritza duten ia alderdi guztiak izan dira. Udaletxeko balkoira atera dira horien ordezkariak emakumeak soldadu bezala onartzen ez dituztenen desfilea eta deskarga ikustera: PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun, eta PP. EH Bilduko ordezkariak ez daude balkoian. Horrela, urteroko ohiturari eutsi dio Jose Antonio Santano alkateak. Alarde baztertzaileak duela gutxi hasi du bidea, eta San Juan plazara sartzen ari dira. Ondoren hasiko da Alarde Parekidea. Aldundiko ordezkariak ere badaude balkoian, tarteam Denis Itxaso. Iaz, Itxasok,