Buruhandi eta erraldoien kalejira sanmartzialetako ekitaldi enblematikoa bilakatu da.
Buruhandien aurretik ehunka haur aritu dira.
Euskal herriko edozein herritako jaietan buruhandi eta erraldoien kalejira ohikoa ekitaldia da, etxeko txikienek gogoz bizitzen duten unea. 2017ko San Pedro eta San Martzial jaietan, ia egunero, buruhandi eta erraldoiek –umeen atzetik– Irungo kaleak zeharkatzen dituzte.
Orain arte sanmartzialetan egindako buruhandi eta erraldoien kalejiretan Irungo Atsegina, Bidasoako Erraldoiak, Txorimaloak Soinu Taldea eta San Vicente de Paul-eko majorettes-ek hartu dute parte. Ibilbidean zehar, giroa alaitzeko, Peña Poteo Txaranga aritu da.
Gaur, 18:30etatik aurrera, Irungo Atsegina, Bidasoako Erraldoiak eta Ondare Kultur Elkartearen eskutik, kalejirak Irun zeharkatu du. Gainera, Irungo Atseginaren Fanfarrea, Talka Batukada, Irungo Txistulari Taldea eta Txingudi Dultzaineroak bertan izan dira, ibilbidea girotzeko. Plaza Alberto Angueratik atera eta Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Estacion kalea, Kolon pasealekua, Foruen kalea eta Mayor kalea zeharkatu dituzte, San Juan plazara iristeko.