Traineru bikain bat, eta harrobia atzetik bultzaka

Hondarribia Arraun Elkarteko bi ontzien eskifaiak aurkeztu zituzten San Joan bezperan, Eusko Label eta KAE1 ligan lehiatuko direnak.

Hondarribia Arraun

Hondarribia Arrauneko bi eskifaiak, San Joan bezperako aurkezpenean

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak, estreinakoz Eusko Labelek babestuko duen TKE liga, eta Kontxa. Horiek izango ditu helburu nagusi Ama Guadalupekoa ontziak aurten ere. Bandera guztiak lehiatzera uretaratuko dira Mikel Orbañanosen mutilak, ahalik eta gehien irabazteko helburuarekin. Aurkariak ez dira samurrak izango, baina gauza bat argi dago, Hondarribiaren aurretik geratu nahi duenak, dena eman beharko du. San Joan suaren ekitaldia baliatuz, ostiralean aurkeztu zituzten Hondarribia Arraun Elkarteko bi ontzien eskifaiak. Aurten bi bakarrik, neskena ezin izan baita osatu. Hogeita bost arraunlari lehen ontzian, hemeretzi bigarrenean, 41 orotara —B ontziko Iker de la Linde, Borja Oiartzabal eta Xabier Velasco A ontzian ere eman dute izena—. Beheko zerrendetara begiratzea baino ez dago, Ama Guadalupekoak harrobia ziurtatuta daukala ikusteko.

Hondarribia A. Eusko Label Liga

  • Manex Aldai. 27 urte. Hondarribia.
  • Bikendi Alza. 24 urte. Hondarribia.
  • Ioseba Amunarriz. 38 urte. Hondarribia.
  • Ugutz Bilbao. 25 urte. Hondarribia.
  • Gonzalo Carrion. 39 urte. Hondarribia.
  • Julen Castrillon. 27 urte. Hondarribia.
  • Iker De La Linde. 19 urte. Hondarribia.
  • Beñat Egiazu. 23 urte. Hondarribia.
  • Xabier Etxebeste. 37 urte. Zarautz.
  • Galder Ezponda. 25 urte. Hondarribia.
  • Iñaki Gonzalez. 29 urte. Hondarribia.
  • Agoitz Irazoki. 31 urte. Lesaka.
  • Endika Lopez. 25 urte. Tolosa.
  • Jon Larrañaga. 38 urte. Getaria.
  • Jon Lizarralde. 35 urte. Tolosa.
  • Iker Marizkurrena. 34 urte. Sunbilla.
  • Jon Muguruza. 23 urte. Hondarribia.
  • Borja Oiartzabal. 24 urte. Hondarribia.
  • Egoitz Oronoz. 22 urte. Hondarribia.
  • Urko Redondo. 28 urte. Orio.
  • Iñigo Jokin Sagarzazu. 25 urte. Hondarribia.
  • Alexander Udabe. 33 urte. Usurbil.
  • Garikoitz Uranga. 35 urte. Zarautz.
  • Xabier Velasco. 25 urte. Hondarribia.
  • Iñigo Vertiz. 37 urte. Irun.
Entrenatzailea: Mikel Orbañanos.

Hondarribia B. KAE1

  • Martin Altuna. 20 urte. Hondarribia.
  • Beñat Amunarriz. 18 urte. Hondarribia.
  • Josu Arbelaitz. 26 urte. Hondarribia.
  • Patxi Arburua. 18 urte. Irun.
  • Urko Bilbao. 21 urte. Hondarribia.
  • Iker De La Linde. 19 urte. Hondarribia.
  • Mikel Dean. 19 urte. Hondarribia.
  • Alexander Eizagirre. 24 urte. Bera.
  • Urtzi Etxabe. 23 urte. Hondarribia.
  • Aner Etxart. 33 urte. Lezo.
  • Iñaki Gezala. 19 urte. Hondarribia.
  • Eñaut Gonzalez. 22 urte. Hondarribia.
  • Jon Muguruza. 23 urte. Hondarribia.
  • Borja Oiartzabal. 24 urte. Hondarribia.
  • Ion Olaizola. 23 urte. Irun.
  • Ander Orbañanos. 22 urte. Orio.
  • Egoitz Oronoz. 24 urte. Hondarribia.
  • Aitor Valiente. 19 urte. Irun.
  • Xabier Velasco. 25 urte. Irun.
Entrenatzailea: Aner Etxart
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.