LGBTI-ren Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala
Udal Bozeramaileen Batzordetik, Lesbianen, Homosexualen, Transexualen, Bisexualen eta Intersexualen aldeko egunera begira adierazpen instituzional bat atera berri dute.
- Sexu- joera eta/edo genero nortasuna dela eta gure gizartean egiten diren gorroto-delitu ugariengatik daukagun kezka adierazten du.
- LGTBI kolektiboarekiko eraso edo adierazpen diskriminatzaileak gaitzesten ditu.
- Genero adierazpen librearen eskubidetik abiatuz, transexualen behar integralak bere gain hartzen dituen izaera unitarioko estatu mailako lege bat onar dadila eskatzen du.
- Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratua izateko interesa adierazi du, baita gaiari buruzko ideario berri bat sortzen laguntzeko eta sexu-joera eta genero nortasuna direla-eta eskola-jazarpenaren prebentzio lan baten oinarriak finkatzeko ere.
- Estigma eta diskriminazioa direla-eta, Estatu itun bat onartzeko eskatzen du.
- Ekainaren 28an ortzadarraren bandera ezartzea erabaki du Gizarte Ongizateko bulegoetan eta CBA Kultur Gunean, eta Udaletxearen aurreko aldea ortzadarraren koloreekin argitzea ekainaren 28tik 29ra bitarteko gauean.
- Sexu-aniztasuna sinbolizatzen duten koloreekin margotuko da gune edo elementu publiko bat.