Urdanibia plazan kokatutako postu batean jarriko dituzte salgai hilaren 23, 24 eta 28an.
Abuztuko Moskuko Jaietarako kamisetak ostiralean jarriko dituzte salgai.
Abuztuan Moskuko Jaien txanda iritsiko da. Bi hilabete falta arren, dagoeneko motorrak berotzen hasi dira auzoan. Ostiraletik aurrera jaietako kamisetak erosteko aukera izango dute irundarrek Urdanibia plazan kokatuko duten postutxoan. Ondorengoa da, kamisetak eskuratzeko postuaren ordutegia:
- Ekainak 23 (ostirala): 17:00-21:00
- Ekainak 24 (larunbata): 11:00-14:00 eta 19:00-21:00
- Ekainak 28 (17:00-21:00): 17:00-21:00
Kamiseta eskuratzeaz gain,
tote bag estiloko poltsak erosteko aukera izango da postuan. Kamisetak eta poltsak marrazki lehiaketaren irabazlearen marrazkia eramango dute. Gainera, aurtengo sanmartzialetan, “jaietan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko” helburuarekin, plastiko gogorrezko edalontziak biltzen arituko dira auzoko asanbladako kideak. Etxetik edalontziak ekartzeko deialdia egin diete irundarrei, ingurua zaintzeko. Kamisetak salgai egongo diren postuan kutxa handi bat ipiniko dute, herritarrek euren edalontzia bertan uzteko, Moskuko Jaietarako erabilgarri izan daitezen.