Datorren irailaren 29tik urriaren 1era bitarte, Irun Rock jaialdia egingo dute Irunen.
Gaur aurkeztu dute irailaren azken asteburuan egingo duten Irun Rock jaialdia.
Datorren irailaren 29tik urriaren 1era bitarte, Irun Rock jaialdia zortzigarren aldiz egingo dute Irunen. Aurtengo jaialdian, 15 taldek hartuko dute parte eta kontzertu guztiak doakoak izango dira. Men of Rock Musika Elkarteak antolatu du, Irungo Udalaren ‘Irun Zunenan’ programaren barruan.
Gaur aurkeztu dute jaialdia Irungo CBA Kultur Gunean, udaleko Kultur ordezkari Juncal Eizagirrek, jaialdiaren zuzendari Iñaki Estevezek, Los Secos, Tipsy Gypsy taldeko kideekin eta Joseba Lopetegi hiriko hotelen ordezkariarekin batera. Eizagirrek nabarmendu du, “Irun Rock hiriko musika jaialdien erreferentziako festibala” dela. Jaialdiaren zuzendaria “oso pozik” azaldu da, euren “habitat naturalera” bueltatu direlako, San Juan plazara.
Berritasun bezala, aurtengo Irun Rock jaialdia San Juan plazara bueltatuko da. Azken urteotan, Irungo leku esanguratsuetan egin dituzte kontzertuak, San Juan plaza barne. Aurtengoan, San Juan plazak jasoko ditu musika ekitaldi guztiak, lehenengo edizioan bezalaxe.
Ondorengoak dira, poprock, soul, indie, hardrock edo rock bezalako musika saioak eskainiko dituzten taldeen izenak: Angel Stanich, The Excitments, Viva Suecia, Mucho, Abstract Artimus, Lie Detectors, Los Wallas, Franco, Verona, The News, Ghost Number & Tipsy Gipsy, Lauroba, Yawners, Los Secos eta Howdy.