Bihar, hilak 17, Transpyr lasterketaren zazpigarren eta azken etapa jasoko du Hondarribiko hondartzak.
Transpyr lasterketak Pirinioak zeharkatu ditu azken astean.
Bihar, hilak 17, Transpyr mendiko bizikleten lasterketa Hondarribira iritsiko da. Pirinioak alde batetik bestera zeharkatu ostean, lasterkariak azken etaparen helmugara iritsiko dira, Hondarribiko hondartzara. Aurtengo lasterketan 400 txirrindularitik gora hartu dute parte.
Lasterketa joan den igandean hasi zen, Gironako Roses herrian. Mediterraneotik Kantauri itsasora bideratu ziren txirrindulariak. Zazpi etapetan banatu dute aurtengo lasterketa: Camprodon, La Seu d´Urgell, El Pont de Suert, Ainsa, Jaca, Orreaga eta Hondarribia. Bihar, 15:00ak inguruan iritsiko dira hondartzako parkinera lehen txirrindulariak.