Biharko, Munduko baratza proiektuak haur eta gazteen artean kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatzeko festa antolatu du.
Gaur aurkeztu dute udaletxean biharko festa.
Bihar, hilak 17, bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren aldeko festa egingo dute Hondarribian. Gaur aurkeztu dute Hondarribiko udaletxean Munduko Baratzak elkarteak (
Gipuzkoa haur eta gazteen artean kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatzeko proiektua) biharko antolatu duen festa.
Bertan, herriko ekoizleekin mahai-inguruak, tailerrak, jolasak edota bidezko merkataritzaren produktuak dastatzeko aukera izango dute hondarribiarrek. San Pedro eta Santiago kaleetan izango da festa, 11:00etatik 19:00etara. Ondorengo da biharko egitarau osoa:
- 11:30: Mahai-ingurua herriko ekoizleekin Antxeta Irratiaren eskutik.
- 13:00: Txotxongilo emanaldia Saindua Gaztelekuaren eskutik.
- 13:30: Arte sorkuntza parte hartzailea Santa Maria Madalena tailerraren eskutik.
- 16:00-18:30: Tarpuy Rol jolasa: bidezko merkataritza ereiten eta birziklatuz jolasak.
- 18:30: Txokolatada.
Egitarauaz gain, egunean zehar bidezko merkataritzako produktuen dastatzea, mural interaktiboak, musika eta stand informatiboak hondarribiarren eskutara jarriko dituzte.