Datorren uztailaren 1etik abuztuaren 29ra bitarte, euskara ikasteko Lannahi kurtso berriak antolatu ditu Irungo Udal Euskaltegiak.
Udal euskaltegiak eskaini ditu udako euskara ikastaroak.
Datorren uztailaren 1etik abuztuaren 29ra bitarte, euskara ikasteko Lannahi kurtso berriak antolatu ditu Irungo Udal Euskaltegiak. Ikastaroa doakoa izango da eta adin nagusikoei zuzenduta dago.
Langabezian dauden edota %50eko lanaldia baino gutxiago egiten duten pertsonei zuzendutako ikastaroak dira. Denek Lanbiden izena emana beharko dute. Irungo eta inguruko herrietako herritarrek parte hartzeko aukera izango dute aldi berean. Ikastaroetan,
Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuaren web orrialdean edota 943 50 51 52 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena.
Bi txanda antolatu dituzte euskara klaseak emateko: uztailaren 3tik abuztuaren 28ra 09:00etatik 13:15era, edota abuztuaren 1etik 29ra 09:00etatik 13:15etara. Apuntatu bezain laster, euskara maila proba bat egin beharko dute partaideek Irungo Udal Euskaltegian. %85eko asistentzia beharrezkoa izango da. Behin ikastaroa bukatuta, ikasleek ziurtagiri bana jasoko dute.