Datorren uztailaren 5etik aurrera, Udagiro egitasmoa egingo dute Irunen. Udaleko Euskara arloak antolatu du, hiriko ikastetxeen laguntzarekin.
Gaur aurkeztu dute ekainaren 5etik aurrera martxan jarriko duten Udagiro programa.
Datorren uztailaren 5etik aurrera, Udagiro egitasmoa egingo dute Irunen. Irungo Udaleko Euskara arloak antolatu du, hiriko ikastetxeen laguntzarekin. Bi txanda ezberdinetan banatu dute programa, eta Herri Jakintza euskaltegian egingo dute.
Gaur aurkeztu du egitasmoa Irungo Udaleko Euskara ordezkari Josune Gomezek, Herri Jakintza euskaltegiko Gema Urtizberea zuzendariarekin batera. Udaran zehar, “aktibitate ludiko eta dibertigarriak” eskainiko dituztela aipatu dute, ikasleek eskoletan euskararen alde egiten duten “ahalegina indartuz”.
Udagiro egitasmoak gazteek euskararekiko duten erlazioa hobetu eta estutzeko helburua du. 2007an egin zuten lehena. Orduz geroztik, urtero, “beste herrialde batzuetatik datozen ikasleei edota euskara beraien egunerokotik at dutenei laguntza emateko” programa jartzen dute martxan. Irungo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleek hartuko dute parte. 10:00etatik 12:00ak bitarte. Herri Jakintza euskaltegian arituko dira 11 eta 16 urte bitarteko gazte irundarrak.
Lehen txanda uztailaren 5etik 18ra bitarte izango da; bigarrena, abuztuaren 7tik 30era. Aurtengo egitasmoan, 84 pertsonak hartuko dute parte.