Luis de Uranzu Kultur Taldeak, Irungo Udaleko Kultur sailarekin elkarlanean, Irungo historia jasotzen duen liburuki berri bat kaleratu du.
Irunen ikuspegi orokorra.
Luis de Uranzu Kultur Taldeak, Irungo Udaleko Kultur Sailarekin elkarlanean, Irungo historia jasotzen duen liburuki berri bat kaleratu du. Bertan, hiriaren 250 urteko historia kontatzen da, azken urtean egindako mintzaldietan jasoa.
Gaur aurkeztu du liburukia Luis de Uranzu Kultur Taldeko (LUKT) Jose Monjek, Kultura Saileko Juncal Eizaguirrerekin batera. 2016ean, Irunek 250 urte bete zituen eskubide osoko hiri bezala. Iaz, LUKTek Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin batera, 11 hitzaldi ezberdin egin zituen urtean zehar. Hitzaldi horietatik gaiak hartu eta azken argitalpen horretan jaso dituzte. Txarla horietan, Irungo historiak izan zuen protagonismoa.
Lanean hitzaldi guztiei erreferentzia egiten diote. Hitzaldiak CBA Kultur Gunean eta Oiasso Erromatar Museoan egin ziren. Liburukia gaurtik aurrera irundarren eskuetara jarriko dute, Irungo eta Hondarribiko liburu dendatan. LUKT elkarteko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dute; bazkide ez direnek, 25 euroan erosteko aukera izango dute.