Turismo Bulegoak gorriz, zuriz eta beltzez izango ditu apainduta bere txokoak datozen asteetan. Urtaroz urtaro dekorazioa aldatuko dute.
Gaur aurkeztu dute turismo bulegoaren itxura berria.
Jaietako koloreekin jantzi dute Irungo Turismo Bulegoa. Luis Marianon dago. Gorria, zuria eta beltza izango dira bulegoaren koloreak, baina hori bakarrik ez: San Pedro eta San Martzial Jaiei erreferentzia egiten dieten elementuak ere egongo dira bertan jarrita.
Migel Angel Paez Hiri Bultzadarako ordezkariak adierazi duenez, turismo bulegoaren dekorazio berriaren arrazoia da Irunera joaten direnei hiriak unean-unean bizi duen egoeraren berri ematea da, kasu honetan, jaietan murgilduta dagoela.
Baina egitasmoa askoz zabalagoa da, izan ere, jaietan bezala, urteko beste hainbat data esanguratsutan bulegoaren dekorazioa data horretara egokituko dute. Imago Imagen y Comunicación enpresarekin lan egin du udalak egitasmoa garatzeko.
Itxura berria bakarrik ez. Material berria ere dute bulegoan salgai. Asier Nuñez diseinatzaileak landutako gaiak ere izango dira erosteko bertan. Kunsthal Goi Mailako Diseinu Eskolan ikastitakoa da Nuñez.