Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizikleta Festa solidarioa San Juan Plazan

Juanma Garatek txirrindularitzaren inguruko asteburu osoko egitaraua antolatu du. Gaur, Sport Mundi eta Juneren Hegoak elkarteekin elkarlanean, bizikleta saio solidarioa egingo dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2017/06/10

Spinning martxa solidarioa egingo dute 17:30etatik aurrera.

Gaur arratsaldean Bizikleta Festa egingo dute Irungo San Juan plazan. Juanma Garate Cannondale taldeko zuzendariak txirrindularitzaren inguruko asteburu osoko egitaraua antolatu du. Gaur, Sport Mundi eta Juneren Hegoak elkarteekin elkarlanean, bizikleta saio solidarioa egingo dute. Spinning modalitateko hamarnaka bizikleta ipini dituzte udaletxe parean. 17:30etatik aurrera, irundarrak bizikletan igoko dira, gaixotasun arraroak pairatzen dituzten haurrei laguntzen dien Juneren Hegoak elkarteari bultzada emateko. Bizikleta horietan zirkuitu birtual bat egingo dute txirrindulariek belodromo baten inguruan. Belodromo horri emandako buelta bakoitzagatik, euro bateko laguntza jasoko du fundazioak. Gainera, erabilitako hainbat bizikleta zozketatuko dituzte partaide eta ikusleen artean. Lortutako diru guztia Juneren Hegoak elkarteari bideratuko zaio. Biharko, Juanma Garate VIII. Zikloturista martxa egingo dute Irunen. 132 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. 8:00etan abiatuko dira bizikleta gainean San Juan plazatik. Azken urteetako ibilbidea mantenduko du: Irundik Nafarroa aldera N-121 errepidetik joan, herrialde hartatik ibilbidearen zatirik handiena egin, eta Irunera bueltan, azken 50 kilometroetan, hiru mendate: Agina, Aritxulegi eta Ingelesen Gaztelua. San Juan plazan dute helmuga txirrindulariek, 12:30etik 14:30erako tartean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.