Bihar, 17:00etatik aurrera, Bidasoa Atletiko Taldeko neska eta mutilen taldeek mailari eusteko proba egingo dute.
Iazko Euskadiko Txapelketan aritu ziren BATeko atletak.
Bihar, 17:00etatik aurrera, Bidasoa Atletiko Taldeko neska eta mutilen taldeek ligako azken probari egingo diote aurre. Nesken taldea Estatuko Ohorezko Mailan beste urte batez geratzeko lehiatuko da; mutilak Lehenengo Mailari eusteko.
Bi taldeak lau punturekin iritsiko dira biharko probetara. Nesken taldeak Valladolidera bidaiatu du, Atletico San Sebastian, Unicaja Atletismo, Juventud Atletica Elche, Tenerife Caja Canarias, Ria Ferrol-C.Arenal eta CA Valladolid-U. Va y Pielagos taldeen aurka lehiatzeko.
Mutilek, berriz, Moratalezen (Madril) dute ligako azken proba. Real Club Celta de Vigo, Lleida UA, UCAM-Cartagena, A.A. Moralataz, Correr el Garbi, CEA Tenerife eta JA Sabadell taldeen aurka lehiatuko dira. Iaz, Moralatezen eskuratu zuen mutilen taldeak mailari eustea. Ea aurten ere helburua bete eta bi taldeek Irunera emaitza baikorrak ekartzen dituzten, beste urtebetez maila horietan jarraitzeko.