Kopako zortziko finala jokatuko du gaur 12:30ean Bidasoa-Irunek.
Jokalariak beste behin amets egiteko aukera izango dute.
Kopako zortziko finalean dago Bidasoa-Irun eskubaloi taldea. Lehia horretako lehen partida gaur jokatuko du, 12:30ean, BM Granollers taldearen kontra. Bukatu berri den Asobal Ligan laugarren izan dira kataluniarrak, eta hamaikagarren irundarrak. Irabaziz gero finalerdietan leudeke horiak; galduz gero, etxera.