Bizikleta Festa egingo dute bihar arratsaldean Irunen, eta etzi goizean 132 kilometroko zikloturisten martxa
Iazko martxaren irudia. Argazkia: Irungo Txirrindulari Taldea.
Juanma Garate erreferentziazko izena da Irunen, hiriak profesional mailan izan duen txirrindulari ezagunena ez bada, emaitza onenak lortu dituena izan delako. Egun Cannondale taldeko zuzendari denak berriz ere ekarriko du txirrindularitzaren usaina hirira. Izan ere, bihar Bizikleta Festa egingo dutelako, eta etzi,
Juanma Garate VIII. Zikloturista martxa, 132 kilometrokoa.
Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatu du hori guztia.
Igandeko martxa 08:00etan abiatuko da San Juan plazatik.
Azken urteetako ibilbidea mantenduko du: Irundik Nafarroa aldera N-121 errepidetik joan, herrialde hartatik ibilbidearen zatirik handiena egin, eta Irunera bueltan, azken 50 kilometroetan, hiru mendate: Agina, Aritxulegi eta Ingelesen Gaztelua. San Juan plazan dute helmuga martxazaleek, 12:30etik 14:30erako tartean.
Martxarako izena
Kirolprobak plataformaren webgunean eman daiteke, biharko 12:00ak arte. Egunean bertan ere, 07:00etan hasita, apunta daitezke interesdunak. Izen emate bakoitzeko euro bat Juneren Hegoak taldearentzat izango da.
Etziko martxaren osagarri, bihar arratsaldean Bizikleta Festa egingo dute, 16:00etatik aurrera, San Juan plazan. Hainbat jarduera egiteko aukera izango dute herritarrek bertan, denak, bizikleta gainean.