Bertsoz eta musikaz beteko da gaur Higeralde

Formatua aldatu diote Bertsokantauri festari. Bertso musikatuak entzungo dira gaur arratsean, Andoni Egañaren eta Joseba Irazokiren eskutik.

Bertsokantauri festa egingo dute gaur Hondarribiko Higeralde landetxean. Aurten formatu berritua emango diote, bertso musikatuena, eta arratsaldez egingo dute, 19:30ean hasita. Andoni Egaña eta Joseba Irazoki gonbidatu dituzte. Barra zerbitzua egongo da, jateko eta edatekoekin. Higer bidean dago Higeralde landetxea, Akartegi eta Gornutz auzoen arteko mugan (bilatu Google Maps-en).
Andoni Egaña Anjel Mari Peñagarikano

Higeraldera itzuliko da Egaña, baina oraingoan Joseba Irazokirekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.