Bizitzak salbatzen irakatsiko du DYA-k larunbatean

Bihotz geldialdi baten ostean BBS telnika eginez gero, bizitzen %70a salbatzen dira. Teknika ikasteko oso erraza dela erakutsiko du DYAk.

DYA bbs

DYA-ren erakustaldi bat, San Pedro kalean

Bihotz-biriken geldialdi batean jokatzen ikasteko tailerra egingo dute larunbat arratsaldean San Pedro kalean. Gipuzkoako DYA erakundeak antolatu du, eta 16:00etan hasi eta 19:00ak arte izango da trebatzeko aukera. Hilaren 1ean Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) Eguna ospatu zuen Gipuzkoako DYAk seigarrenez, eta horri lotuta, tailerrak egiten ari dira herrialdeko hainbat herritan. Hondarribian larunbatean egingo dute, eta herritar guztiei zabaldu diete deia: “BBS teknika oso erraza da, ikasteko 10 minutu soilik behar dira, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere” Ikasteko erraza izan arren, garrantzia handiko teknika dela gaineratu du DYAk: “Bihotz-gelditze baten osteko lehen bost minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”. Beheko bideoan, horrelako egoera batean zer egin behar den ikusi daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.