Iazko Erdi Aroko Azokako argazkiak, aurtengoa girotzeko

Erdi Aroko Azokako iazko lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa jarri dute Arma Plaza kultur eta turismo gunean. Bihartik bisitatu daiteke.

Erdi Aroko Azoka argazki erakusketa

Gaur arratsaldean muntatu dute erakusketa. Argazkian, iazko hiru sarituak

Asteburuan egingo dute Erdi Aroko Azoka hirigune historikoan, eta bihar goizean aurkeztuko dute. Gaur arratsaldean iazko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa muntatzen ibili dira Arma Plaza kultur eta turismo gunean. Bihartik bisitatu daiteke egunero, 10:00etatik 19:00etara, igandetan ordu biak arte. 84 argazki ikus daitezke guztira eta, egia esateko, urtetik urtera maila gorantz doa. Asteburuari begira girotzen joan nahi dutenek aukera ezin hobea dute bihar goizetik Arma Plazan. Baita aurtengo lehiaketan parte hartuko dutenek, ideiak hartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.