Hondarribia Urdaibairen aurretik Mutrikun, Orio B nagusi

Eguraldi aldaketak ezustekoa eragin du Mutrikuko estropadan. Orioko gazteek irabazi dute, Hondarribia bosgarren izan da, eta Urdaibai zazpigarren.

Orio B, Kaiarriba eta Santurtzi, hori izan zen larunbatean Mutrikun jokatu zen estropadaren ezohiko podioa. Orio Arraunketa Elkarteko gazteez osaturiko eskifaiak irabazi zuen Mutrikuko Udalaren XVIII. Ikurriña (21.25,57), eguraldi aldaketak kalte egin baitzien laugarren txandan bogatu zuten lau faboritoei. Ama Guadalupekoa bosgarren sartu zen, 7 segundora, eta Urdaibai zazpigarren, 16ra. Beste biak okerrago aritu ziren, Kaiku hamabigarren, eta Ondarroa hamalaugarren. Hortaz, zapore gazi-gozoa izan zuen Mutrikuko estropadak hondarribiarrentzat. Gozoa, Urdaibairen aurretik sartu zirelako —9 segundo aurretik—, eta gazia, itsasoaren zakartzeak banderarik gabe utzi zituelako.
Orio B Mutrikuko bandera

Orio Bk irabazi zuen Mutrikuko bandera, ezustean (arg: @bermeoarraunargazkiak)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.