Lander Ugartemendia Mujika, 32 urteko irundarra, Irungo EAJko Uri Buru Batzarreko presidente hautatu berri dute.

Lander Ugartemendia Mujika, kargua onartu ondoren.
Lander Ugartemendia Mujika Irungo EAJko Uri Buru Batzarreko presidente hautatu berri dute. Atzo onartu zuen kargu berria jeltzale gazteak. Kargua “ilusio eta erantzukizunez nireganatzen dut”, aipatu zuen.
32 urteko irundarrak 2015etik egun arte, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko batzarkide gisa aritu da. Hamar urtez Gizarte Hezitzaile izan da, hiru urtez Irungo EGIko presidentea izateaz gain.