Hondarribia kalearen goiko zatiari itxura berria emateko egitasmoa aurkeztu du udalak. Herritarrek ekarpenak emateko aukera dute.
Udalak landutako proiektuaren irudia.
Irungo Udalak Hondarribia kalea berritzeko egitasmoa landu du. Inguruan bizi diren bizilagunei jada egitasmoa aurkeztu die. 2011n berrurbanizatu zuten kalearen zati bat, eta orain osorik berritzeko egitasmoa da udalak esku artean duena: Gipuzkoa plaza eta Colon pasealekuaren arteko zatia da.
Behin bizilagunei egitasmoa azalduta, ekarpenak jaso nahi ditu udalak, proiektua hobetze aldera. Kalearen itxura berria zein izan daitekeen kontsulta daiteke
Irungo Udalaren webgunean, eta hori aintzat hartuta, zer aldatu, jarri edo kendu iradoki dezakete irundarrek. Hilaren 22ra arte dago hori egiteko aukera.