Merkataritza dinamizatu, eta enpresa txikiak eta ertainak laguntzeko diru laguntzak emango ditu Irungo Udalak.
Irungo Udalaren webgunean kontsulta daitezke laguntzak eskatzeko oinarriak.atentatuaren inguruko agerraldia egin du.
Merkataritza dinamizatu, eta enpresa txikiak eta ertainak laguntzeko diru laguntzak emango ditu Irungo Udalak. Laguntza horiek eskatzeko epea zabalik da, eta 600.000 euroko diru zatia bideratuko du udalak jarduera ekonomikoa hirian sustatzeko. “Urtero ematen ditugun laguntza horien bidez lehen urratsak egiten dituzten proiektuak babestu nahi ditugu eta gazte ekintzaileak lagundu. Hiria bultzatzeko indarra dira horiek”, esan du Ekonomia eta Hazienda delegatu Miguel Angel Paezek.
K-Biziak laguntza, saltoki berrien irekiera sustatzeko da eta urriaren 31 arte egin daiteke eskaera. Enpresak sortzeko laguntzak eskatzeko epea ere urriaren 31 arte izango da. Merkataritza sustatzeari begirako laguntzak eskatzeko, berriz, bi epe izango dira: uztailaren 3a arte lehena; eta uztailaren 4tik irailaren 15a arte, bigarrena. Kontratazio berriak egiteko laguntzen eskaera berriz, 2018ko urtarrilaren 31 arte egin daiteke.
Deialdiaren oinarriak Irungo Udalaren
webgunean kontsulta daitezke.