Gaur egin dute Eskolako 21 Agenda iniziatibaren 2016-2017 ikasturteko amaiera saioa Irungo Udalean.
Ikasleek mosaiko bat egin dute Udalaren kanpoaldean.
Gaur egin dute Eskolako 21 Agenda iniziatibaren 2016-2017 ikasturteko amaiera saioa Irungo udaletxean. Garapen Iraunkorreko arloak antolatutako iniziatiba izan da, eta Irungo zortzi ikastetxek hartu dute parte prozesuan. Ikasleek mosaiko handi bat egin dute Irungo Udalaren kanpoaldean.
Aldaketa klimatikoa gai bezala, 5.200 ikasle inguruk, azken kurtsoan zehar, energia, bizikletaren erabilera, bidegorriak, berotze globala, aztarna ekologikoa, mugikortasuna edota autoen kontsumoaren inguruko ikasketak egin dituzte. Garapen Iraunkor ordezkari Miguel Angel Paezen hitzetan, “jada 13 urte egin ditugu ikastetxeetan ingurugiroaren alde lanean”. Iniziatibaren helburua gaztetxoen artean aldaketa klimatikoaren inguruko sentsibilizazio prozesu bat martxan jartzea izan da.
Eskolako 21 Agenda iniziatibak hiru ardatz nagusi ditu: curriculuma, ikastetxeko kudeaketa eta udalerrian parte hartzea. Orain arte jorratutako gaiak ura, energia, kontsumoa eta elikadura jasangarria izan dira, besteak beste. Gai horiek ikasteko, kalean eta ikastetxeetan hainbat jarduera egin dituzte. Ikerketa horietan ateratako emaitzak, gaur aurkeztu dizkiete udaleko langile eta teknikariei.
Prozesuan parte hartu duten ikastetxeak Dunboa Eguzkitza, Elatzeta, Hirubide, Irungo La Salle, Toki Alaia, Txingudi eta Pio Baroja Institutua izan dira.
Miguel Angel Paezek egin die harrera zortzi ikastetxeetako ikasleei.