Irungo Udaleko Gazteria arloak, HS2 eskolarekin batera, Stand up paddle kirola praktikatzeko saio berri batzuk antolatu ditu ekainaren 10ean.

Hondarribiko hondartzan egingo dituzte stand up paddle saioak.
Irungo Udaleko Gazteria arloak, ‘Familiarekin jolasean’ programaren barruan kokatuta, HS2 eskolarekin batera, Stand up paddle kirola praktikatzeko saio berri batzuk antolatu ditu. 4 urtetatik 10 urte bitartekoei eta haien gurasoei zuzendutako jardunaldia da.
Stand up paddle surf taula baten gainean pertsona bat zutik dagoen bitartean arraun batekin uretan mugitzeko irristatze kirola da. Ekainaren 10ean egingo dute familientzako saioa, Hondarribiko hondartzan. Gehienez 35 pertsonako hiru taldetan banatuko dituzte parte hartzaileak. 16:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00ak bitarte izango dira hiru saio horiek.
Interesatuek ekainaren 8a baino lehen izena eman beharko dute. Apuntatzeko,
Gazteartean-en helbidera korreo bat idatziz, Igaztera gerturatuz edota 607 771 173 telefono zenbakira deituz egin beharko dute. Izen ematea doakoa da.