Hilaren 15etik, hilaren 28ra arte, III. Gipuzkoako Bakailao Pintxoen Txapelketa egin dute.
Joxean Calvo sukaldaria saria jasotzen.
Hilaren 15etik, hilaren 28ra arte, III. Gipuzkoako Bakailao Pintxoen Txapelketa egin dute. Bacalao Saborealo elkarteko Bidasoko enpresa bakailaoketariek babestuta, Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera sortutako txapelketa da. Eusko Jaurlaritza, Basquetour eta Pago de Cirsus, Berzoza, Hosteleriko, Cafes Aitona, Atalaia hotela eta Bidasoa Basque Brewery-ren laguntza ere jaso dute antolatzaileek.
Atzo eman zuten txapelketaren emaitzen berri Bidassoa Basque Brewery-ren instalazioetan. Azken bi asteetan, Gipuzkoako 33 tabernek hartu dute parte txapelketan. Partaide bakoitzak lau eurotik beherako bakailao pintxo bana kozinatu du. Garailea Zeruko taberna donostiarreko Joxean Calvo sukaldariarentzat joan da. 500 euroko saria eta diploma jaso zuen. Bigarren, Donostiako Aratz tabernako Xabier Zabaletak eraman du. Hirugarren postuan Irungo Casinoa geratu da.
Lehenengo hiru sariez gain, Bidassoa Basque Brewery zerbezarekin eta Pago de Cirsus ardoarekin dastatzeko bakailao pintxo aproposenak aukeratu dituzte. Bi sari horiek Hondarribiko Gran Sol eta Donostiako Hidalgo 56 tabernek eraman dute.
Epaimahai gisa Mikel Corcuera kritiko gastronomikoa, Aitor Buendia kazetaria, Floren Bueyes eta Ramon Piñeiro sukaldariak eta Felix Manso izan dira.