Katea auzoko Zabaleta eremuaren egoeraren inguruan Landetxa Auzo Elkarteak biharko udalbatzarako mozioa aurkeztuko du.
Argazkia: Landetxa Auzo Elkartea.
Katea auzoko Zabaleta eremuaren egoeraren inguruan Landetxa Auzo Elkarteak biharko udalbatzarrerako mozioa aurkeztuko du. Ondorengoa da, hitzez hitz, elkarteak egiten duen eskaera:
- Zabaleta inguru guztia nekazal eremu gisa gorde dadila nekazaritza eta abeltzaintzarako.
- HAPOaren aurrerapenean jasotako hasierako proposamenean agertzen den parke teknologikoa edo enpresariala, tren trenbide gunera eraman dadila; izan ere, Sustapen eta Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilaritzarekin izandako negoziaketen ondorioz, erdigunean ekintza horretarako egokia izan daitekeen gune bat ahalbidetuko eta libre geratuko baita.
Elkartearen esanetan, “modu honetan hasieran aurreikusten zen jarduera ekonomikoa bermatuko” litzateke. Gainera, Zabaletak duen “interes ekologiko, paisajistiko, ondare kultural eta historikoa mantenduko litzateke”, gehitu dute. Eremuak dituen 12.5000 metro koadroak “birika berde bakanetakoa” dela aipatuko dute mozioan. “Zoritxarrez”, azken hamarkadetan “Katea auzoari nekazal eremu gehiegi kendu” zaizkiola salatuko dute, “nekazaritza eta abeltzaintzaren jarduera desagertu” dela.
Horregatik, bihar, hilak 31, egingo den udalbatzarrerako aurkeztuko duten mozioari “babesa” ematea eskatu diete Irungo Udaleko alderdi guztiei. Eskera “zentzuzkoa” da auzo elkartearentzat eta “nekazaritzarekin lotura duen jarduera ekonomikoa sustatzeko” baliabide izan daitekeela ere nabarmendu nahi izan dute.