Proiektuak "ingurune ekologikoari zein bertako komertzioei izugarrizko kaltea" suposatuko lieketela aipatu dute Si se puede taldeko David Soto eta EH Bilduko Jokin Melidak.
Hilaren 26an hiritarrek egin zuten elkarretaratzea.
Irungo Si se puede eta EH BIlduk
Zaldunbordako proiektuaren inguruan mozio bat aurkeztu berri dute. Proiektuak “ingurune ekologikoari zein bertako komertzioei izugarrizko kaltea” aipatu dute Si Se Puede taldeko David Soto eta EH Bilduko Jokin Melidak.
Pasa den 2016ean, Txinzerrek Hondarribia Lantzeni Zaldunbordako lur eremua saldu zion. 2004. urtean errauste planta bat egiteko Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) Zaldunborda lur eremua erosi zuen, baina proiektua ez zen aurrera atera. Gaur egun “zabortegi bezala” erabiltzen da, Soto eta Melidaren hitzetan. Gantxurizketako Zaldunbordan 100 denda eta 1.000 ibilgailuentzako erosketa gunea egiteko proiektua dute.
Horregatik, “hiri garapeneko proiektu honek eskualderako eragiten dion inplikazioa dela-eta”, bi taldeen “aurkakotasuna” adierazten du mozioak, eta “Hondarribiko udalari berau erretiratzea” eskatuko diote hurrengo udalbatzan.