Bidasoko Stop Kaleratzeak, EH Bildu eta SPI-rekin batera, agerraldia egin zuten atzo goizean Irungo San Juan Plazan.
Kaltetuez gain, Udaleko hainbat ordezkari izan dira elkarretaratzean.
Bidasoko Stop Kaleratzeak-ek agerraldia egin zuen atzo goizean Irungo San Juan plazan. Bertan, hiriko hainbat kaltetuez gain, Irungo Udaleko EH Bildu eta Si se Puede eta Hondarribiko EH Bilduko ordezkariekin batera izan ziren. Ramon Muñoz eta Bibi Liras kaltetuek eman zituzten azalpenak.
“Botere politikoa duten eta pobrezia egoera bizitzen ari diren pertsonei laguntzeko” udalerriko gestoreek egindako lana eskertu nahi izan zuten lehenik. 2012tik aurrera, etxegabetzeak galarazteko aurkeztutako “mozioek euren fruituak” ematen ari direla aipatu dute, “gestore publikoak sentsibilizatu” direla. Gainera, “gauzatze hipotekarioak, epaitegietan garatzen ari diren PAH (Hipotekagatik kaltetuak direnen aldeko elkartea) plataformaren borrokari esker gelditzen ari dira”, gehitu dute. Iaz, Irunen, 400 familia baino gehiagok alokairurako jaso zuten diru laguntza salatu dute, 250 euroko laguntzekin bikoitza balio duen alokairua ordaintzeko iristen ez direlako.
Horregatik, Bidasoko Stop Kaleratzeak-ek alokairu soziala lehentasunezkoa izan dadila planteatu du:
- Eusko Jaurlaritzari Irunen existitzen ez diren alokairu etxebizitzen eskariak egitea.
- Beharra duten familien eskura etxeak jartzeko, eta merkatuko alokairuaren prezioa ez jaisteko bankuak hutsak dituzten etxeak estutzea.
- ‘Praktika Bankario On’-aren kodea eskaintzearen derrigorrezkotasuna azpimarratzea, alokairu sozialaren antzeko neurri bat den heinean, eta honek ordaindu ezinaren egoera eraldatu dezakeelarik, baita kuotak onartu eta, beste batzuen artean, dirua lapurreta bankarioen laguntza sozialetara ez bideratzeko.
Gainera, ogasun munizipalak azken 15 urteetan “bidegabez kobratutako” IBI-ak “familiei bueltatzea” derrigorrezkoa dela nabarmendu zuten atzo. Azkenik, “Irungo ehunka familien babesgabetasunaren aurrean posizionatzea” eskatu zuten.