Uztailaren 14tik 16ra, Oiasso Museoak antolatuta, Dies Oiassonis eguna egingo dute. Bi egunez museo inguruko kaleak erromatarren garaira bueltatuko dira.
Dies Oiassonis eguna egingo dute uztailean.
Uztailerako, Dies Oiassonis erromatar jaia egingo dute Irunen. Oiasso Museoak antolatuta, bi egunez museo inguruko kaleak erromatarren garaiz jantziko dira. Ekainaren 14tik 16ra egingo duten festarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte.
Jada Dies Oiassonis eguna antolatzen ari dira Oiasso Museotik. Urtero bezala, bi egunez erromatarren garaira bueltatuko dira irundarrak, antzinako Oiasso gogoratzeko. Erromatarren garaira bueltatzeko, erromatar azoka, antzerki saioak, gladiadoreak, artisautza tailerrak, gastronomia postuak eta bitxi dendak hiritarren eskura jarriko dituzte. Gainera, musika eta dantza artista ugari izango dira eguna girotzen. Aurtengo egunaren ekitaldi nagusia Navigium Isidis Isis greziar jatorriko jainkosaren inguruko prozesioa izango da.
Dies Oiassonis eguna zortzigarren aldiz egingo dute. Aurtengo egunean, Kerberos Elkarteak prestatutako erromatar kanpalekua ikusteko aukera izango dute irundarrek. Gainera, Terrafoc artesan-en eskutik, berreraikitze historikoen inguruko erakustaldi saioa eskainiko dute.
Hemendik uztaila bitarte, egitarauan beste edonolako ekitaldiak gehituko dituzte. Motorrak berotzen hasteko, datorren asteburuan Tarraco festibala egingo dute.