Ekainaren 4rako, Lapurriturri Informazio Puntuak beste jarduera berri bat antolatu du.
Lapurriturrin egingo dute hegazti behaketa saioa.
Ekainaren 4rako, Lapurriturri Informazio Puntuak beste jarduera berri bat antolatu du. Irungo Udaleko Garapen Jasangarri sailak sustatuko hegazti behaketa saioa izango da.
Pasa den Aste Santuan, urtean lehen aldiz, Lapurriturriko Informazio Puntua ireki zuten. Hilabete pare bat ondoren, hurrengo asterako, ekitaldi berri bat antolatu dute. Gidari aditu baten laguntzarekin, interesatuek hegaztien behaketa saio bat egingo dute. Aiako Harriko hegazti komunenez gain, inguruko zuhaitz eta begetazioaz gozatzeko aukera izango dute. Miguel Angel Paez Garapen Jasangarriko ordezkariak esan duen bezala, “hiriko turismo eskaintza Lapurriturri gabe ezin da ulertu”, eremu naturalak duen garrantzia nabarmenduz. Gainera, ekaineko jardunaldiaz gain, ekainetik urrirako asteburuetan eta uztaila eta abuztu bitarteko jai egunetan irekiko dutela aipatu du Paezek.
Ekainaren 4ean, 9:00etan, Lapurriturri bertan geratuko dira irundarrak. Antolatzaileek prismatikoak eta hegazti aurkibide bat eraman dezaten gomendatu dute. Interesa duten guztiek jada apuntatzeko aukera izango dute
Irungo web orrialde ofizialean edota 010 telefono zenbakira deituz.