Irun, Hondarribia eta Hendaiako ikasleak biltzeko helburuarekin, atzo, hilaren 24ean, 'Eskola kirolaren festa' egin zuten.
Pedro Alegre, Juan Luis Silanes eta Jean Michel Arruabarrena sari banaketan.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako ikasleak biltzeko helburuarekin, atzo, hilaren 24ean, ‘Eskola kirolaren festa’ egin zuten. Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatuta, hainbat ekitaldi egin zituzten Irungo Ficoban.
Atzo, 15:00etatik 19:00ak bitarte, eskualdeko ikastetxeen eta kirol elkarteen arteko kolaborazioak emandako laugarren festa egin zuten. Hiru udalerritan eskola kirolean parte hartzen duten 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek denboraldiari amaiera emateko eguna bizitu zuten atzo. Eskola kirola festan, 375 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte.
Ficobako Erakustazokan egindako festan, kirolarekin lotutako gaztelu puzgarriak eta tailerrez gozatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek. Txirrindularitza (Irungo Txirrindulari Elkarteak lagunduta), mahai tenisa (Leka Enea taldeak antolatuta), xakea (Marlaxka taldearen eskutik), esgrima (Esgrima Irun-ek antolatuta) eta dantza (Txiribuelta Haur Ekintza dantza taldeak lagunduta) kirolak praktikatzeko aukera izan zuten. Gainera, marrazketa tailer bat egin zuten.
Hiru herrietako hainbat klubek
stand bana ipini zuten, parte hartzaileei informazioa bideratzeko. Kirol ekintzez gain, hiru bizikleta zozketatu zituzten. Irungo Pedro Alegre, Hondarribiko Juan Luis Silanes eta Hendaiako Jean Michel Arruabarrena izan ziren sari banaketan.