Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak Irun Lagunkoia programaren emaitzen berri emateko bilera bat antolatu du Palmera Montero Gunean.
Palmera Montero Gunean egingo dute asteleheneko bilera.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak Irun Lagunkoia programaren emaitzen berri emateko bilera bat antolatu du, datorren astelehenean, hilaren 29an, Palmera Montero Gunean.
Joan den otsailean, ‘Euskadi lagunkoia sustraietatik’ programara atxikitzea erabaki zuen Irungo Udalak. 30 udalerri baino gehiagok parte hartzen duten programa adin guztietako pertsonei zuzendutako bileretan datza. Irundar guztien iritzi eta esperientzien artean Irungo adinekoen egoera benetan ezagutzeko azterketa eta erantzun bat burutzea izan da programaren lehentasuna. Prozesuan 500 irundar baino gehiagok hartu dute parte.
Azken hilabeteetan egindako prozesuak emandako emaitzen berri emango dute datorren astelehenean. 18:00etatik aurrera, Irungo Palmera Montero Gunean, irundar guztiei zuzendutako bileran, orain arteko prozesua aurkezteaz gain, irundarrek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte.