Berrogei lagu inguru elkartu ziren Asturiagan. Klabelinak utzi zituzten itsasoan
Larunbatean lore eskaintza egin zuten Hondarribiko Asturiaga hondartzan, 43 urte atzera Jose Luis Mondragon 27 urteko arrasatearra, eta Xabier Mendez 21 urteko santurtziarra erail zituzten lekuan. Guardia Zibilak eta Espainiako poliziak elkarlanean prestaturiko ekintzan hil zituzten bi gazte errefuxiatuak, eta Asturiaga 1974 memoria taldeak omenaldia egin zien.
40 lagun inguru elkartu ziren Asturiagako segada ahanzturatik ateratzeko. Antolatzaileek krabelinak banatu zituzten bildutakoen artean, eta itsas ertzera hurbildu ziren denak, loreak uretara jaurtitzeko.
Asturiaga 1974 memoria taldeak larunbateko ekitaldia laburbiltzen duen bideoa grabatu zuen (behean ikusi daiteke).
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.