Bart gauean Manchester Arenan burututako atentatua gaitzesteko agerraldia egin du Irungo Udalak.
Irungo Udalak, Manchesterren burututako atentatuaren inguruko agerraldia egin du.
Bart gauean
Manchester Arenan burututako atentatua gaitzetsi du Irungo Udalak. Ondorengoa da, hitzez-hitz, Udalak atera duen dokumentua:
“Irungo Udalak bat egin du Manchester Arenan egiten ari ziren kontzertu batean hainbat eta hainbat hildako eragin dituen atentatu terrorista basatiaren aurrean EUDELek egin duen gaitzespenarekin. Irungo Udalak bat egin du Euskal Udalerrien Elkartearekin, erabateko gaitzespena agertzeko eta une zail hauetan doluminak eta elkartasuna helarazteko biktimen familiarrei eta baita Manchester hiriari eta herri britainiar osoari”.