Datorren asteetarako, Irungo memoria historikoa berreskuratzeko nahiarekin, antzerki soziala eta memoria historikoko ziklo berri bat antolatu dute Lakaxita, Amaia Kultur Zentro eta Oiasso Museoan.
Lakaxita izango da antzerki zikloaren azken saioa jasoko duen gunea.
Datorren asteetarako, Irungo memoria historikoa berreskuratzeko nahiarekin, antzerki soziala eta memoria historikoko ziklo berri bat antolatu dute Lakaxitan, Amaia Kultur Zentroan eta Oiasso Museoan. Hurrengo asteetan hiriko hainbat gunetan antzerki eta tailer saioak irundarren eskura jarriko dituzte.
Lehen antzerkia datorren larunbatean, hilak 20, izango da. 10:00etatik 13:30ak bitarte,
Oroimen historikoa eta antzerkia tailer trinkoa eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan.
Hurrengo asteko larunbatean, hilak 27, aurreko astean egindako tailer berbera egingo dute, ordutegi berberean. Gainera, 20:00etan, antzerki-foro
Puentes Rotos saioa eskainiko dute, Madrideko Madalenas taldearen eskutik.
Memoria historikoa berreskuratzeko egingo duten hirugarren saioa hilaren 28an, igandean, egingo dute. 10:30tatik 13:30ak A
ntzerkia eta gizarte eraldaketarako artea topaketa izango da Oiasso Museoan. Topaketa ostean, 19:00etan, Antzerkiz taldearen
Quien tiene la voz? antzerki-foro saioa egingo dute Lakaxita gaztetxean. Esparru publikoan gertatzen diren genero zapalkuntzen inguruko saioa izango da. Saioa ondoren, pintxo-potea egingo dute.