Gehiengo osoa lortu zuen hirian Pedro Sanchezen hautagaitzak, Patxi Lopez bigarren, eta Susana Diaz hirugarren.
PSOEren militanteak, atzo, botoa ematen. Argazkia: Irungo Sozialistak.
Atzo egin ziren
PSOEren hauteskunde primarioak alderdi politiko horren idazkari nagusia aukeratzeko. Irungo datuak lortu ditu HITZAk. Bertan, garbi, Pedro Sanchez izan zen garaile. Alderdiak Irunen dituen militanteen %81k eman zuen botoa.
Gipuzkoako emaitza orokorrei begiratuz, Patxi Lopez izan zen garaile, botoen %62,91 jaso zuelako, Sanchezen %30.49ren aldean (Susana Diazek %4,6 herrialdean).
Ondokoak dira hiru hautagaiek Irunen jasotako botoak, ehunekotan:
- Pedro Sanchez, %58,8.
- Patxi Lopez, %36,36.
- Susana Diaz, %4.