Ekainaren 11erako, Irungo Oiasso Museoak beste bidai berri bat antolatu du La Hoya Burdin Aroa garaiko arkeologia-aztarnategira.
Oiasso Museoa.
Ekainaren 11erako, Irungo Oiasso Museoak irteera berri bat antolatu du La Hoya Burdin Aroa garaiko arkeologia-aztarnategira. Museoak egiten duen ekintza paraleloen programaren barruan kokatu dute txangoa.
La Hoya Arabako Laguardia herrian kokatutako arkeologia-aztarnategia da. K.a. 250. urtean jasandako eraso baten ondorioz, herriak sua hartu eta bertako bizitza oro desagertu zen. Bere horretan geratu zen herri txikia, eta gaur egun orduko itxura berbera du. Aztarnategiko bisitaren ondoren, Sorgin Txabolaren Dolmena bisitatuko dute, geroago, Erdi Aroko ezaugarri asko mantentzen dituen Biasteri herritik pasatzeko. Bertan, La Barbacana antzezpen zentroa bisitatuko dute bidaian parte hartzen dutenek.
Txangoa, ekainaren 11ean, 09:00etan abiatuko da hiritik, San Juan plazatik. 11:30erako iritsiko dira La Hoyara. 14:00etan bazkaria egingo dute Castillo El Collado jatetxean, 16:00etan Biasteritik paseoa egin eta 18:00etan berriro Irunera bueltatzeko.
Bidaiara joateko interesa dutenek 60 euroko izen ematea egin beharko dute. Prezioan, autobusa, janaria, sarrerak, bisita gidatuak eta bidaiaren segurua sartzen da. Informazio gehiago eta izen-ematea,
Oiassoren webgunearen bidez egin daiteke.