Sua piztuko dute bihar Fenomena jaialdiko bigarrena aurkezteko
Parrillada egingo dute Q Hondarribia dantzalekuko terrazan, Fenomena jaialdia aurkezteko. Eenyankee DJak girotuko du ekitaldia.
Hondarribiko Fenomena Kultur Elkarteak parrillada antolatu du biharko, larunbaterako, Q Hondarribia dantzalekuko terrazan. Urrian egingo dute Fenomena rock jaialdiko bigarren ekitaldia eta, data zehatza ezagutarazteko, eguerdi pasa antolatu dute. 12:00etatik 15:00etara elkartuko dira Foru kaleko dantzalekuan eta Eenyankee DJ donostiarrak girotuko du egonaldia, funk, rockabilly, soul eta bestelako doinu dantzagarriekin. Iaz antolatu zuten lehen aldiz Fenomena jaialdia, Kasino Zaharrean eta Apezpiku plazan. Urriaren 8an egin zuten eta egun osoko festa izan zen. Tailerrak, DJak eta kontzertuak antolatu zituzten, horien artean Joseba Irazokirena, laukote formatuan.