Hurrengo asteetan, MusikIrun maketa lehiaketaren lehen finalaurrekoak egingo dituzte.
Aurtengo MusikIrun-en finalaurrekoak Estebenea Jatetxean izango dira.
Datorren asteetan, MusikIrun maketa lehiaketaren finalaurrekoak egingo dituzte. Estebenea jatetxean antolatu dituzten musika saioak era guztietako kontzertuak izango dira.
Larunbatean, hilak 20, 20:00etatik aurrera, lehen finalaurrekoa izango da. Irungo Marc Cortadelles-ek blues rock estiloko kontzertua eskainiko du. Ondoren, Pasaiako Sara Mansilla kantautorearen txanda iritsiko da.
Hilaren 27an, larunbata, bigarren finalaurrekoa egingo dute. Bertan, Etiam Oiartzungo country-folk-rock taldea, Usurbilgo Zaparra rock estilo taldearekin batera, musika saio bana eskainiko dute. Ekainaren 3an, larunbata, azken finalaurrekoaren unea izango da. Bihotzkada pop-rock estiloko Zizurkilgo taldeak, Who is it! pop-funk-rock talde donostiarrarekin, oholtza gainera igoko dira.
Talde bakoitzak 30 minutuko musika saioa egingo du. Ekainaren 17an, Urdanibia plazan, 21:30tatik aurrera, hiru talde finalistak zeintzuk izango diren erabakiko dute. Finaleko lehen postua eskuratzen duen taldeak bost abestiz osatutako mini Lp-a saria eramango du. Bigarrenek, bost abestiko maketa baten grabazioa egiteko saria jasoko dute eta hirugarrenek hiru abestiko single baten grabaketa sari bezala eramango dute. Gainera, 400 euroko Gazte Sari bat prestatu dute, boto gehien eskuratzen duen taldeari emateko. Finalean, berezitasun bezala, Kalakan taldeak kontzertu bat eskainiko du.